XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nere bordatxotikJorraillaren ogeitabata.
Benetako udaberri eguna igande artakoa.
Kristo berpiztu zanekoa zirudian!.
Euskaldun bertsolariek artua izaten dute urteko egun jakin bat.
Zertarako?, galdetuko dezute.
Beren emazte ta guzi, danak alkartu ta ordu gozo batzuk igarotzeko.
Dalako egun ortan eztira inora joaten, batetik eta bestetik deiak izanarren.
Ordubatean meza izan zan, Donosti`ko Aita Kaputxinoen elizan.
Bertsolariekin ainbateko artu-emanak dituan Jose Mari Aranalde apaiz jauna, meza-emale.
Lau bertsolariak egin zuten mezaren eskeintza ta eskerrak ematea: Etxeberria, Arozamena, Lizaso (Kosme) ta Azpillaga izan ziran.
Elizkizuna bukaturik, Igeldo`rako bidea artu genduan.
Guretzat bazkaria an zegoen prestatua.
Egokitu zan girorako etzitekean toki oberik aukeratu.
Ango ikuspegiak, ango bistak!.
Beera begiratu, ta ankapean Kantauri itxasoa.
Goiak argi: eguzkia indarrean.
Orduak errez igesi ziguten.
Gustoko tokian ala gerta oi da beti.
Konturatuko zeratenez, izketan aspertu giñanean kantuan asi giñan.
Ba-zegon, izan ere, zeiñek kantatua!.
Papertxo bat arturik ikusi nituanez izenak apuntatu nituan.
Agirre`k etzuan joaterik izan, izeba bat il zitzaiola-ta.
Bertsozale zintzo batzuk ere ba-ziran inguruan.
Jose Salaberria jaunak egin zituan itz batzuk.
Gogoan izango dezute udazkenean zer jaialdi egin asmoz dan Donosti`ko Turismo Etxea.
Irurogeitamar urtez gorako bertsolariak omendu nai lituzke.
Amabost-amasei izeneko zerrenda agertu zigun Salaberria jaunak.
Jainkoak nai dezala udazkenean danak osorik izatea.
Norbait paltatzea elitzake arrigarri izango, larogei urte ingurukoak askotxo dira ta.
Ezkera betirako etorriak.
Ea ba datorren udazkenean zar aueri berebiziko pozaldi bat ematen diegun.
Arratsaldeko zazpiretan jeiki giñan maitik.
Alkarri eskuak anaikiro luzatuaz
Jaunari nai dakiola beintzat.
Jorraillaren emeretzigarren eguna.
Bizkai`ko
Periodikuz eta irratiz eman genduan dei aren berri.
Joan egin zan Gurrutxaga, ta
Makiñatxobat izan bear zuten itzegiña.
Azkenean etsi ere bai, konpontzeko modurik etzala izango.
Ontatik atera kontu: arratsaldeko zortziretan asi eztabaidan, eta gabeko amabietan bukatu.
Egin zuten orratik jokoa, ta beraren berri ematera goaz.
Nola gipuzkoarra, ala bizkaitarra, kintapeko mutillak dira biak.
Aurki joan bearko dute soldadutzara.
Garagarrillaren (
Ta... autatu zituzten arriak eztira nolanaikoak: amalau arrua ta erdikoak!.
Kilotara biurturik, 181 kilo.
Nai duten arri motak (
Gure indartsu artean erabiltzen diran arri motak auek dira zilindroak, kubikoak, kuadroak eta biribillak.
Iruna ekiñaldi, iruna tanda egingo dituzte seiña minutu luzekoak.
Ekinaldi bat bukatzetik urrengoa astera sei minutuko tartea izango da.
Amarna milla duro jokatzen dituzte alde bakoitzetik.
Irabazleak ogei milla eramango ditu.
Arrijartzaille ta erlojero bana alboan izateko eskubidea dute.
Loraillaren bian berriro biltzekotan gelditu ziran, bigarren diru-botatzea egiñaz.
Egun artan erabakiko dute zein plazetan jokatu.
Biña milla duro bota zituzten jorraillaren emeretzian, eta zortziña milla duro loraillaren bian.
Lan au
Nik pentsatzen dedanez, arri kuadradoak eramango dituzte plazara.
Aukera jarri ezkero, gure indartsutako amarretatik bederatzik ala egingo lukete pixu auekin.
Amalau arrua ta erdi pixu izugarria da Kuadroa da arririk egokiena lan ortarako.
Bietakoren batek zilindroa edo kubikoa naiago duala?.
Ditekeana da.
Bakoitzak jakiten du bere berri.
Gu gazteak giñan denboran izan zan Gipuzkoan eta Euskalerrian zer esana pranko, kargajasotze bat zala bide.
Bi azkoitiar ziran auzitan garai artan:
Kintapeko mutillak aiek ere, orain
Amalau arruako arriekin eman zien alkarri arpegia.
Nola liteke soldadu joan gabeko gazte bi amalau arruako arriekin burrukatzea?, galdetzen zuan jendeak, arriturik.
Oraintsu esaten nuanez, zortzi, bederatzi ta amar arruako arriei eztiete eskerrik ematen oraingo indartsuek.
Arri aundirako gaur dagon apan au, nere ustez,
Ikusleak ere aundira oitu dirala esan diteke.
Lenago, urte sail galantean, zortzi, bederatzi amarrekoak egon ziran modan.
Aietara oitu giñan orduan.
BASARRI.